ZERBITZUAK
'Bere burua eraldatzen dakiena libre da' Bert Hellinger
Banakako konstelazioa (Presentziala eta Online)
Banakako konstelazioa taldekoa bezain eraginkorra da, eta bere metodologia ere antzekoa da. Desberdintasun bakarra banakako saioan konstelatzaileak eta pertsonak beharrezkoak diren paper desberdinak irudikatzen dituztela da.
Zein abantaila eskaintzen ditu banakako konstelazioak taldekoaren aurrean?
Familia Konstelazio tailerrak
Tailer presentzialak nahiz Online eskaintzen ditugu. Tailerrak praktikoak dira, bereziki, eta bertan hainbat gai lantzen dira, taldearen beharren arabera, betiere Energiarekin bat etorriz. Hainbat ariketa sistemiko eta familia-konstelazio egiten dira, erresonantziaz gutako bakoitzak gure bizitzako momentu honetan behar duena sendatzen duelarik.
Azpimarratzekoa da konstelatzailearen sekretu profesionala partaide guztiei ere eskatzen zaiela, denok saioko konfidentzialtasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen dugularik.
Ariketa sistemikoa
Ariketa sistemikoa bere funtsezko mugimendura murriztutako konstelazioa da. Konstelazio batek bezainbat mugitzen du eta efektu berak ditu. Binaka egin daiteke, baita bakarrik ere, txandaka pertsona edo aukera desberdinak irudikatuz.
Ezagutza sistemikoak indar handiko konstelazio "minimalistak" garatzeko aukera ematen du, sistema osoarengan liberazio-mugimendua abian jarriko dutenak, konstelazio osoa egin beharrik gabe.
Familia Konstelazioetan Formakuntza
Bere helburua jakin-mina duen pertsona Familia Konstelazioen filosofian murgiltzea da, ekintzara bultzatzen gaituen maitasunarena, bizitza betea bizitzeko ibilbide gisa, (Bert Hellinger-en hitzetan) irauten duen zoriontasuna sentitu ahal izateko.
Hilean behin teoria eta praktika batzen dituzten ikastaroak eskaintzen ditugu gai desberdinei buruz, hala nola arrakasta, gaixotasuna, dirua, bikote-harremana, guraso eta seme-alaben arteko harremana, errealizazio profesionala eta abar. Proposamena, zure erritmora, une oro interesatzen zaizkizun ikastaro horietan parte hartzea da. Hilabete batzuk igaro ondoren bizitzaren ikuspegi horretan sakondu edo konstelatzaile gisa trebatu nahi baduzu, formakuntza osoa egitea pentsa dezakezu; horretarako, ordura arte egindako ikastaro bakoitza kontuan hartuko da.
Ikastaro hauek bere garapen pertsonalean interesa duen edonori irekiak dira, baita "Instituto de Constelaciones Familiares Brigitte Champetier de Ribes"ek eskainitako Familia Konstelazioetan Espezialista titulua eskuratu nahi duen orori ere.Ez da beharrezkoa aurrez matrikulatzea eta ez dago hasiera datarik. Pertsona bakoitzak nahi duenean eta nahi duen ikastaroarekin hasi dezake formakuntza. Komeni zaion erritmoa eraman dezake, aurkezten zaizkion kontzientzia-hartzeak bereganatu ahal izateko.
Bideratzailea:
Amaia Arce Zubeldia
Familia Konstelazio Berrietan Espezialista.
INSCONSFAk Homologatutako Trebatzailea.
Urrutiko konstelazioa
Urrutiko konstelazioek Familia Konstelazioen dimentsio kuantikoa baieztatzen dute. Energiak ez du ez espazioa ez denbora ezagutzen, eta zuzenean informazioaren eta kontzientziaren eremutik jokatzen du, non guztiok elkarrekin konektatuta gauden.
Azken urteotan zera sentitu ahal izan dugu: pertsona bere bizitzaren behatzaile bihurtzen denean, dena ikustea onartuz, dena eskertu eta ondratuz, bere iragana agurtzea erabaki eta bizitza den bezala bizitzea aukeratuz, iragana sendatu egiten da, pertsona askatu egiten da eta arbasoek bakea aurkitzen dute.
Ikuspegi berri honi esker, pertsonak bizitzaren zerbitzura eraldaketa prozesu sakona bizitzen du, indar maximoa sentituz. Bere bizitzak orduan salto kuantiko bat ematen du, beti hobera, bizitza gehiagorantz, maitasun gehiagorantz.
Nola garatzen da Onlineko konstelazio bat?
Urrutiko konstelazioaren metodologia zuzenekoaren antzekoa da. Aurrez aurreko konstelazioetan esperientzia izatea lagungarri da, baina ez da ezinbesteko baldintza.




