LEGE OHARRA
Gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, www.ekilore.eus web gunearen titularra dela jakinarazten du Ekilorek. Aipatu Legearen 10. artikuluak jasotzen duenari jarraikiz, honako datu hauen berri ematen du Ekilorek: web orri honen titularra Ekilore da, 44161198W IFZ duena, eta Araba Kalea 24, 20.800 Zarautz (Gipuzkoa) helbide soziala duena. Enpresaren harremanetarako posta elektronikoko helbidea info@ekilore.eus da.
ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUNEN ERREGIMENA
Ekiloreren web gunean barrena nabigatzen, bertara sartzen eta erabiltzen duena erabiltzaile bilakatzen da eta, horrenbestez, Ekiloreren orrietan nabigatzetik hasita, hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak onartzen ditu, kasuak kasu, legez halabeharrez bete beharreko araudia aplikatzeari kalterik egin gabe.
Ekiloreren web orriek informazio, zerbitzu eta datu ugari eskaintzen dituzte. Erabiltzaileak web gunea behar bezala erabiltzeko erantzukizuna hartzen du bere gain. Aipatu erantzukizunak honako hauek ere barne hartzen ditu:
- Web orriak eskainitako zenbait eduki edo zerbitzu eskuratzeko orduan, Ekilorek eskura jartzen dituen formularioetan erabiltzaileak ematen duen informazio oro egiazkoa eta legezkoa izatea. Erantzukizuna izango du, halaber, aipatu formularioak betetzerakoan eskuratutako sarrera-gakoei emandako erabileraren inguruan.
- Bere erantzukizuna izango da Ekilorek eskainitako informazioa, zerbitzuak eta datuak aipatu baldintzetan, Legean, moralean, jardunbide egokietan edo ordena publikoan ezarritakoaren aurka erabiltzea, bai eta beste moduren batean hirugarren pertsonen eskubideei edo web gunearen funtzionamenduari kalteak eragitea ere.
LOTUREN POLITIKA ETA ERANTZUKIZUNEN SALBUESPENAK
Ekilorek ez du inolako ardurarik izango bere web gunean jarritako loturen bidez erabiltzailea sar daitekeen bestelako web orrien edukiaren gainean; bestalde, Ekilorek adierazten du ez dituela inondik inora sareko beste orri batzuk aztertuko edo horien gaineko kontrolik burutuko.
Era berean, ez ditu loturen bidez eskura daitezkeen baina berari ez dagozkion orrien gaineko erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legaltasuna bermatuko.
Ekilorek adierazten du bere web orrian barrena nabigatzearen ondorioz bere web guneko erabiltzaileei sor dakizkiekeen edonolako kalteak saihesteko beharrezko neurri guztiak hartu dituela. Ondorioz, Ekilorek ez du inondik inora erabiltzaileak Interneten barrena nabigatzearen ondorioz jasan ditzakeen balizko kalteen gaineko erantzukizunik izango.
ALDAKETAK
Ekilorek bere web gunearen edukian egoki deritzon aldaketak egiteko eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe. Bai web gunearen edukiei dagokienez, bai web gunea erabiltzeko baldintzei edo kontratazioaren baldintza orokorrei dagokienez. Aldaketa horiek bere web gunearen bidez egin ahal izango dira zuzenbidean onartzen den edozein modutan, eta halabeharrez bete beharko dira web orrian argitaratuta dauden bitartean eta beste batzuen ordez baliozki aldatzen ez diren artean.
JABETZA INTELEKTUALA
Web orrietako testu, irudi zein aurkezpen eta muntaiak egiteko baliabide eta modu guztien ondoriozko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak Ekiloreri dagozkio, berez edo lagapen-hartzaile gisa. Horrenbestez, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako obrak izango dira eta alor honetako araudi espainiarra eta komunitateari dagokiona aplikatuko zaie, bai eta gai honi buruzko nazioarteko itunak eta Espainiak sinatutakoak ere.
Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Jabetza Intelektualaren Legea betez, espresuki debekatuta dago web orriaren eduki guztia edo edukien zati bat Ekiloreren berariazko baimenik gabe kopiatzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea eta erabiltzea.
AKZIO LEGALAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Ekilorek, halaber, bere orriak eta edukiak oker erabiltzeagatik edo aipatu baldintzak ez betetzeagatik egoki deritzon akzio zibilak edo penalak aurkezteko eskumena du.
Erabiltzailearen eta Ekiloreren arteko harremana indarreko araudi espainiarraren arabera arautuko da, eta erabiltzailearen eta Ekiloreren artean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko eskumena Zarautz udalerriko epaitegi edo auzitegiek izango dute (Gipuzkoan).
PRIBATUTASUN POLITIKA
NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ERANTZULEA?
Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016/679 (EB) Erregelamendua betez, jakinarazten dizugu ematen dituzun datu pertsonalak Ekilorek tratatuko dituela, zeinak 44161198W IFZ duen, eta egoitza, honako hau: Araba Kalea 24, 20.800 Zarautz (Gipuzkoa).
ZER HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
Zuk emandako datuak beharrezkoak zaizkigu gure zerbitzua berme guztiekin eman ahal izateko, eta honako helburu hauekin tratatuko dira:
- merkataritza-publizitaterako, merkatu-azterketetarako eta beste helburu batzuetarako.
ZENBAT DENBORA GORDEKO DITUGU ZURE DATUAK?
Emandako datu pertsonalak interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak direla uste dugun bitartean gordeko dira.
ZEIN DA ZURE DATUAK TRATATZEKO LEGITIMAZIOA?
Datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak gure erakundearekin harremanetan jartzen demean ematen duen baimena da.
ZER ESKUBIDE DITUZU DATUAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN?
Edozein unetan erabil ditzakezu sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak, baita zure datu pertsonalen portabilitatea eta tratamendua mugatzeko eskubideak ere. Horretarako, gure bulegoetara idatzi beharko duzu, edota mezu bat bidali gure helbide elektronikora, zer eskubide baliatu nahi duzun jakinaraziz: info@ekilore.eus.
Era berean, edozein unetan ezezta dezakezu emandako baimena. Baina baimena ezeztatzeak ez dio eragingo ezeztapenaren aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.
Zure datu pertsonalak babesteari dagokionez zure eskubideak urratu direla baderitzozu, kontrol-agintaritzan erreklamazio bat jartzeko eskubidea daukazu.