Ariketak

Hasi aurretik

  • Ariketa hauek edozein terapia edo tratamenduren osagarri dira. Ez dituzte ordezkatzen.
  • Dagoeneko konstelazio-tailer batzuetan parte hartu duten pertsonentzat egokiak.
  • Bakarka edota bizpahiru pertsonen artean egin daitezke.
  • Ariketa bat egin aurretik, pertsona zentratuta egoteko prestatzen da. Horretarako, meditazio bat, arnasketa batzuk edota presente, lasai, zentratuta sentiarazten laguntzen dizun edozein ariketa egin dezakezu.
  • Ariketan zehar, pertsonak erabat zentratuta jarraitzen du, erlaxatuta, meditazioan bezala, burua hutsik duela, bere gorputzaren seinaleen zain.
  • Osasunerako esaldiak ozen ahoskatzen dira, zehaztasunez, pertsonaren ama-hizkuntzan. Normalean nahikoa izaten da esaldi bakoitza behin ahoskatzea.
  • Esaldi batetik bestera 9 segundo pasatzen uztea komeni da, esaldiak pertsonaren DNAn eragina izan dezan.
  • Pertsona zerbaitek bultzatzen duenean edo lekuz kanpo uzten duenean bakarrik mugitzen da. Zerbait hori espirituaren mugimendua da.
  • Ariketa edozein unetan gelditu daiteke. Martxan jarritako mugimenduak irudikatutako pertsonengan bizirik dirau.
  • Ariketa guzti hauetarako ez dago aldizkakotasun finkorik. Bakoitzak, bere barruko gidariaren laguntzaz, egunero zer egitea komeni zaion testatuko du.
  • Ariketan zehar, litekeena da ordezkari batek urrutira edo lurrera begiratzea. Norbaitek urrutira begiratzen badu, arbaso bat ikusten duela esan nahi du, eta begiratzen duen leku horretan aulki bat edo beste edozein objektu jartzen du, arbaso hori irudikatuz. Norbaitek lurrera begiratzen badu, hildako bati begira dagoela esan nahi du, eta begira dagoen lekuan kuxin bat jartzen du, hildakoa irudikatuz.

Ariketa hauek hobeto bizitzen laguntzen diguten aldaketa-tresna indartsuak dira. Aurrera!

INSCONSFAren webgunean askoz ariketa gehiago aurki ditzakezu.

 

Vacío

Abortuak

Abortu naturalak beren aita, ama (edo biei) "Ni zure lekuan hiltzen naiz" esan dieten haurtxoak dira. Konstelazioetan maiz agertzen dira, eta aintzat hartu ez direnean, pertsona bizitzan egotea eragozten dute. Nahikoa da pertsona bakar batek abortu hauek bere bihotzean hartzea,  haurtxo hauek azkenean bakean deskantsatu ahal izateko.

Aborturen bat izan baduzu, eskuartean kuxin bat hartu, eta horrelako zerbait esan diezaiokezu:

"Orain ikusten zaitut. Seme/alaba maitea: eskerrik asko zure maitasunagatik. Oso handia izan zen. Asko maite izan zintudan. Eskerrik asko nire/gure lekuan hiltzeagatik. Orain agurtzen zaitut. Seme/alaba maitea, hartu atseden bakean. Beti izango duzu leku bat nire bihotzean. Eta zuri dizudan maitasunaren izenean, nik orain bizitza aukeratzen dut".

Eragindako abortuetan, amak, aitak edo gurasoek esaten diote seme edo alabari: "Zu, hil zaitez nire (gure) lekuan". Kasu honetan garrantzitsua da, haur hori ikusteaz gain, bere heriotzan duzun erantzukizuna onartzea. Horrelako zerbait esan diezaiokezu: "Seme/alaba maitea: orain ikusten zaitut. Nire gain hartzen dut zure heriotzaren erantzukizuna. Dena amaitu da. Hartu atseden bakean. Seme/alaba maitea: Beti izango duzu leku bat nire bihotzean. Nik orain bizitza aukeratzen dut".

Abortuak bat baino gehiago badira, bakoitzarentzat gauza bera egingo duzu, aurrenekotik hasi eta azkeneraino, ordena kronologikoan.

Abortuak bikotearen intimitateari dagozkio. Ez da komeni seme-alabei abortatutako anai-arrebei buruz (batez ere, eragindako abortuei buruz) hitz egitea.

Aitaren adarra ondratzea

Zure aurrean "Aitaren adarra" jartzen duzu (aita irudikatzen duzu, gurasoak eta hainbat belaunaldi atzean dituela). Oso zentratuta, zure heldutik, guztiei begiratzea erabakitzen duzu eta esaldi hauetakoren bat esaten diezu: "Orain ikusten zaitut. Bai, zaren bezala hartzen zaitut. Eskerrik asko zaren bezala izateagatik. Eskerrik asko nire arbaso guztiei zareten bezala izateagatik. Zuen patua ondratzen dut. Denok partaide zarete. Zuetako bat naiz. Maite zaituztet".

Sentitzen baduzu, zure aitaren adarra ondratu dezakezu, errespetua adierazteko honen aurrean burua makurtuz. Agian bere aurrean belauniko jar zaitezke, burua lurrean duzula eta esku-ahurrak gora begira dituzula. Bere aurrean buruz behera ere etzan zaitezke (batez ere, aitaren adarrari noizbait min egin bazenion).

Amaren adarra ondratzea

Zure aurrean "Amaren adarra" jartzen duzu (ama irudikatzen duzu, gurasoak eta hainbat belaunaldi atzean dituela). Oso zentratuta, zure heldutik, guztiei begiratzea erabakitzen duzu eta esaldi hauetakoren bat esaten diezu: "Orain ikusten zaitut. Bai, zaren bezala hartzen zaitut. Eskerrik asko zaren bezala izateagatik. Eskerrik asko nire arbaso guztiei zareten bezala izateagatik. Zuen patua ondratzen dut. Denok partaide zarete. Zuetako bat naiz. Maite zaituztet".

Sentitzen baduzu, zure amaren adarra ondratu dezakezu, errespetua adierazteko honen aurrean burua makurtuz. Agian bere aurrean belauniko jar zaitezke, burua lurrean duzula eta esku-ahurrak gora begira dituzula. Bere aurrean buruz behera ere etzan zaitezke (batez ere, amaren adarrari noizbait min egin bazenion).

Anai-arrebak

Zure lekuan jartzeko egiten duzun guztiak (Ni ni naiz ariketak, gurasoak hartzeak...) zure anai-arrebei ere lagunduko die beren lekua aurkitzen. Beraientzako Ni ni naiz ariketa egin dezakezu, hau da, bakoitzari zera esan: "Zu ... zara, ...ren eta ...ren semea/alaba".

Hasteko, zure gurasoak zure atzean daudela senti dezakezu: aita zure eskuineko sorbalda atzean eta ama ezkerreko sorbalda atzean. Jarraian, zure anai-arreben ilara jartzen duzu, zaharrena eskuinean dagoelarik. Bere ezkerrean bigarrena, honen ezkerrean hirugarrena... eta horrela bata bestearen ondoren. Dagokizun lekuan jartzen zara. Anai edo arreba txikiena ezkerrean egongo litzateke, anai-arreben ilara horretan.

Aborturen bat izan bada edo hildako anai-arrebaren bat baduzu, kronologikoki dagokion lekuan jartzen duzu, eta zure anai-arreben barnean hartzen duzu.

Lehenik, zaharrenari zera esaten diozu: "Zu zara zaharrena. Eskerrik asko bidea irekitzeagatik. Orain zure bizitza bizitzen uzten dizut. Eta nik tokatzen zaidan guztiaz gozatzea aukeratzen dut".

Bigarrenari zera esaten diozu: "Zu bigarrena zara". Hirugarrenari: "Zu hirugarrena zara"...

Begiratu zure anai-arreba zaharrei, eta haiekiko errespetua eta esker ona sentitu. Bakoitzari zera esaten diozu: "Ondratzen zaitut".

Begiratu orain zure anai-arreba gazteei, eta sentitu maitasuna eta enpatia beraiekiko. Bakoitzari zera esaten diozu: "Hartzen zaitut. Maite zaitut. Zure zerbitzura nago".

Eta guztiei: "Niretzako anaia-arrebarik onenak zarete. Eta gure gurasoak gutako bakoitzarentzat gurasorik onenak dira".

Barruko gidariari galdetzen

Egilea: Brigitte Champetier de Ribes

Inkontzienteari edo espirituaren mugimenduari galdetzen, zerbait aproposa, komenigarria den ala ez jakin ahal izateko, zerbait egiteko baimena duzun ala ez.

Zure galdera prestatzen duzu. Modu erraz eta argian adierazi behar da. Erantzuna "bai" edo "ez" baino ezin izango da izan.

Orain ahaztu egin duzu galdera, zutik zaude, zentratuta, meditazioan bezala, erlaxatuta, burua hutsik daukazularik.

Orduan zeure buruari galdera esaten diozu eta segundo batzuz itxaroten duzu.

Zure gorputza nahi gabe aurrerantz bultzatua izaten bada, erantzuna BAIEZKOA da.

Zure gorputza nahi gabe atzerantz bultzatua izaten bada, erantzuna EZEZKOA da.

Zure gorputza ez bada mugitzen edo beste norabide baterantz badoa, galdera gaizki planteatuta dagoela edo planteatu duzun gaia zuri ez dagokizula esan nahi du. Galdera berriro, beste modu batean, egiten duzu edo gai hori jorratzeko baimena duzun galdetzen duzu.

Oharra: seinale fisiko hau gorputzaren beste edozein atalera desplazatu daiteke (adibidez, bularrera edo eskuetara). Kinesiologian beso bat edo hatz batzuk erabili ohi dira.

Barruko gidaria zure eguneroko bizitzan integratzeko informazioa zabaldu nahi baduzu, El diálogo con el guía interior bideoa ikustea gomendatzen dizut.

Eta zure bizitzan erabaki bat hartu behar baduzu eta oraindik barruko gidariarekin elkarrizketa integratuta ez duzula sentitzen baduzu, Zein bide aukeratu? ariketa egin dezakezu.

Bikotekide ohiak

Egilea: Brigitte Champetier de Ribes

Ariketa honen helburua hierarkia naturala errespetatzea da. Hierarkia honek zera dio: oreka ondoren iritsi zenak lehenengo iritsi zena ondratzean duenean lortzen da.

Gure bikote-harremana askoz ere hobea izango da hierarkia natural hori errespetatzen dugunean. Gure seme-alabek ere hobera egingo dute. Izan ere, garai bateko bikotekide bati eskerrak eman ez badizkiogu, gure seme-alabetako batek ordezkatu egin beharko du, konturatu gabe bere amodiozko gorabehera guztiak biziz. Gainera, seme edo alaba baino gehiago, bere gurasoetako baten lagun edo senargai gisa sentituko da, honek dituen ondorio tamalgarriez.

Emakumea bazara, imajinatu zure bikotekideak eskuinean: berriena (azkena) zure ondoan eta zaharrena (lehena) urrunena.

Gizona bazara, imajinatu zure bikotekideak ezkerrean: berriena zugandik hurbilen dagoena, eta zaharrena (lehena) zugandik urrunen dagoena.

Zure lehen bikotekideari begiratzen diozu, eta horrelako zerbait esaten diozu:

"Eskerrik asko zure maitasunagatik. Oso handia izan zen. Asko maite izan zintudan. Orain dena amaitu da. Zurekin ikasi nuen guztia beste bikotekideengana eraman nuen. Mila esker lekua egin izanagatik. Libre zaude, libre nago. Maitasun berezia sentitzen dut zureganako. Hoberena opa dizut".

Hau bera zure bikotekide ohi guztiei errepikatu diezaiekezu.

Zure bikotekideren batekin sufrimendurik izan bada, edo haserre jarraitzen baduzu:

"Nik aukeratu zintudan, gure artean gertatu zen guztirako. Nire gain hartzen dut egin nizun kaltea, eta nire gain hartzen ditut ondorioak. Zure erantzukizun partea zurekin uzten dut".

Eta orain, egungo bikotekideari begira, zera esaten diozu:

"Zu zara azkena. Eskerrik asko nirekin egoteagatik. Eskerrik asko zure maitasunagatik. Zaren bezala maite zaitut ".

Ondoren, zure egungo bikotekidearen aurreko bikotekide guztiak ondratzea komeni da. Ez diozu bikotekideari haiei buruz galdetu beharrik. Dakizkizunak imajinatzen dituzu, eta besteren bat egon litekeela sentitzen baduzu, gehitu egiten duzu.

Zure egungo bikotekidearen lehen bikotekidearen aurrean:

Burua haren aurrean makurtzen duzu.

Gero zera esaten diozu: "Zu zara lehena eta beti izango zara lehena. Eskerrik asko hurrengo bikotekideentzat eta niretzat tokia egin izanagatik".

Gero, bikotekidearen hurrengo bikotekideei, banan-banan:

Burua bere aurrean makurtzen duzu.

Gero hau esaten diozu: "Zu bigarrena zara, (hirugarrena, laugarrena...) eta beti izango zara. Eskerrik asko hurrengo bikotekideentzat eta niretzat tokia egin izanagatik".

Agian garai bateko bikotekideek alde egin dutela sentitu dezakezu, dagoeneko ez dute pisurik. Orain zuk eta zure egungo bikotekideak intimitate handiagoa izan dezakezue, elkarrentzako prest zaudete.

Bikote-harremanean maitasuna lortzeko giltza

Bai, eskerrik asko eta mesedez. Esaldi bakarra osatzen dute, maitasun handiarena. Zure bikotekidearekin zaudenean esan diezaiokezu, zure barruan.

"Bai, zaren bezala hartzen zaitut, desberdina eta inperfektua.

Eskerrik asko zaren bezala izateagatik. Eskerrik asko zaren bezalakoxea izateagatik.

Mesedez, har nazazu naizen bezala, desberdina eta inperfektua".

Femeninoa ondratzea

Posizio bakarra

Zure aurrean "Femeninoa" jartzen duzu, 1,5-2 m-ko distantziara. Oso zentratuta, zure heldutik, begiratzea erabakitzen duzu eta esaldi hauetakoren bat esaten diozu: "Orain ikusten zaitut. Zu ere partaide zara. Eskerrik asko zaren bezala izateagatik. Maite zaitut".

Zure aurrean, emakume asko ere imajina ditzakezu, mundu osokoak, garai guztietakoak, edo zure familia-sistemako ama guztiak (zure ama bera, amonak, birramonak, herenamonak..., hainbat emakume-belaunaldi). Eta zera esaten diezu: "Eskerrik asko emakume guztiei zareten bezala izateagatik. Denok zarete partaide. Maite zaituztet".

Sentitzen baduzu, femeninoa ondratu dezakezu, errespetua adierazteko honen aurrean burua makurtuz. Agian bere aurrean belauniko jar zaitezke, burua lurrean duzula eta esku-ahurrak gora begira dituzula. Bere aurrean buruz behera ere etzan zaitezke (batez ere, femeninoari noizbait min egin bazenion).

 

Bi posizio

Ariketa hau bakarka egin daiteke, txandaka bi paperetan jarriz.

Lehenik, zugan jartzen zara, femeninoari dagokionez nola sentitzen zaren ikusteko: sortzen diren gorputz-sentsazioak nabaritzen dituzu, zure begirada nora doan ikusten duzu, femeninoa baino handiagoa edo txikiagoa sentitzen zaren...

Gero, femeninoan jarri eta gauza bera egiten duzu. Zer behar du femeninoak zugandik? Ikusten duzunean (10 segundo inguru nahikoa izaten da), zure lekuan jartzen zara berriro, eta hortik esaldi hauetakoren bat esan dezakezu, sentitzen duzunaren arabera: "Orain ikusten zaitut. Orain ikusten dut femeninoari diodan mespretxua. Dena ordainduta dago. Eskerrik asko zaren bezala izateagatik".

Berriro femeninoan jartzen zara, zugandik zerbait gehiago behar ote duen sentitzeko. Eta berriro zure lekuan, sentitzen baduzu, femeninoa ondratu dezakezu, bere aurrean burua makurtuz, belauniko jarriz edo baita lurrean buruz behera etzanaz ere (besoak aurrerantz luzatuta eta esku-ahurrak gorantz begira dituzula), errespetua adierazteko.

Gurasoak hartzea

Ama hartzea

Zure amaren aurrean jartzen zarela imajinatzen duzu, 1,5-2 metroko distantzian.

Oso zentratuta, zure heldutik, begietara begiratzen diozu eta bere ama handitasun osoan ikustea erabakitzen duzu. Jarraian, esaldi hauetakoren bat esan diezaiokezu:

"Orain ikusten zaitut.
Eskerrik asko nire ama izateagatik.
Eskerrik asko bizia eman izanagatik.
Eskerrik asko zaren (edo izan zinen) bezala izateagatik.

Sentitzen baduzu, zure ama ondratu dezakezu, errespetua adierazteko honen aurrean burua makurtuz. Agian bere aurrean belauniko jar zaitezke, burua lurrean duzula eta esku-ahurrak gora begira dituzula. Bere aurrean buruz behera ere etzan zaitezke (batez ere, amari noizbait min egin bazenion).

 

Aita hartzea

"Ama hartzea" ariketaren antzekoa da, baina kasu honetan amaierak beste urrats bat eskatzen du. Ondratua izan ondoren, aitak benetan behar duena semeak edo alabak bizitzarantz bira egin eta bizitzarantz pauso batzuk ematea da.

"Bizitza aukeratzen dut" esaldia errepikatu dezakezu, hainbat aldiz, indarrez eta ausardiaz, zure ama-hizkuntzan.

Ariketa hauek laburrak izatea komeni da, 10 minutu, ez gehiago. Etendurak harreman horiek dinamizatuko ditu. Eta, gutxienez hamar egun pasatzen utziz, errepikatu daitezke. Oso gomendagarria da, halaber, bi ariketak jarraian egitea: ama hartzea eta aita hartzea.

Ariketa hau indartsua eta garrantzitsua da. Gurasoak hartzea garbiketa-prozesu luzea da, egoari uko egitea dakar, eta garapen espiritualaren abiapuntua da. Oso erabilgarria da ariketa hau askotan errepikatzea, aldiro urrats berriak emanez.

Maskulinoa ondratzea

Posizio bakarra

Zure aurrean "Maskulinoa" jartzen duzu, 1,5-2 m-ko distantziara. Oso zentratuta, zure heldutik, begiratzea erabakitzen duzu eta esaldi hauetakoren bat esaten diozu: "Orain ikusten zaitut. Zu ere partaide zara. Eskerrik asko zaren bezala izateagatik. Maite zaitut".

Zure aurrean, gizon asko ere imajina ditzakezu, mundu osokoak, garai guztietakoak, edo zure familia-sistemako aita guztiak (zure aita bera, aitonak, birraitonak, herenaitonak..., hainbat gizon-belaunaldi). Eta zera esaten diezu: "Eskerrik asko gizon guztiei zareten bezala izateagatik. Denok zarete partaide. Maite zaituztet".

Sentitzen baduzu, maskulinoa ondratu dezakezu, errespetua adierazteko honen aurrean burua makurtuz. Agian bere aurrean belauniko jar zaitezke, burua lurrean duzula eta esku-ahurrak gora begira dituzula. Bere aurrean buruz behera ere etzan zaitezke (batez ere, maskulinoari noizbait min egin bazenion).

 

Bi posizio

Ariketa hau bakarka egin daiteke, txandaka bi paperetan jarriz.

Lehenik, zugan jartzen zara, maskulinoari dagokionez nola sentitzen zaren ikusteko: sortzen diren gorputz-sentsazioak nabaritzen dituzu, zure begirada nora doan ikusten duzu, maskulinoa baino handiagoa edo txikiagoa sentitzen zaren...

Gero, maskulinoan jarri eta gauza bera egiten duzu. Zer behar du maskulinoak zugandik? Ikusten duzunean (10 segundo inguru nahikoa izaten da), zure lekuan jartzen zara berriro, eta hortik esaldi hauetakoren bat esan dezakezu, sentitzen duzunaren arabera: "Orain ikusten zaitut. Orain ikusten dut maskulinoari diodan mespretxua. Dena ordainduta dago. Eskerrik asko zaren bezala izateagatik".

Berriro maskulinoan jartzen zara, zugandik zerbait gehiago behar ote duen sentitzeko. Eta berriro zure lekuan, sentitzen baduzu, maskulinoa ondratu dezakezu, bere aurrean burua makurtuz, belauniko jarriz edo baita lurrean buruz behera etzanaz ere (besoak aurrerantz luzatuta eta esku-ahurrak gorantz begira dituzula), errespetua adierazteko.

Ni ni naiz

Egilea: Brigitte Champetier de Ribes

Ariketa hau banakakoa da.

1. Zuretzako bizitza irudikatzen duenaren aurrean, zeure buruari zera esaten diozu: "Naizen honi irekitzen natzaio".

Sentitu esaldi honen indarra, eta nahi baduzu, hainbat aldiz errepikatu, errepikapen bat eta hurrengoaren artean behar duzun denbora hartuz.

2. Orain, jarraian datorrena errepikatzen duzu, ordena horretan, astiro, indarrez eta maitasunez.

Eten-puntuek segundo batzuetako isiltasuna iradokitzen dute.

"Ni ... – zure izena eta abizenak - naiz, ... - aitaren izen-abizenak - eta ... - amaren izen-abizenak -en semea/alaba”

Adibidez:

"Ni Miren Etxebeste Galarreta naiz, Joxe Etxebeste Irigoien eta Mª Ángeles Galarreta Sasieta-ren alaba".

Zure burua indar maximoan sentitu arte errepikatzen duzu.

3. Sekuentzia hau indarra, argitasuna edo autonomia behar duzun bakoitzean errepikatu dezakezu.

Zure aita, ama edo bien izena ez badakizu, honela egin dezakezu:

"Ni Miren (zure abizenak) naiz, nire aita biologiko eta adopzio-aitaren, eta nire ama biologiko eta adopzio-amaren alaba.

Eta ezagutzen dituzun izen eta abizenak esaten dituzu.

Norbaiti laguntzeko

Egilea: Brigitte Champetier de Ribes

Pertsonarengandik distantzia pixka batera kokatzen gara. Bere aurrean bere patua dago.

Lehenik eta behin, pertsona eta gure artean bereizketa bat ezartzen dugu, kristal apurtezin handi bat bailitzan, eta pertsonari "Ni horraino, eta zu horraino" esaten diogu.

Errespetu handiz bere patuari begiratzen diogu, burua makurtuz.

Gure baitan bildurik, urrutira begiratzen dugu, gu baino handiagoa den Zerbaitera.

Horrela jarraitzen dugu, gu baino handiagoa den Zerbaitekin, osotasunaren iturriarekin, izpirituaren maitasunarekin sintonizaturik.

”Eskerrik asko” esaten dugu, eta gure baitan bildurik eta urrutira konektatuta jarraitzen dugu.

"Eskerrik asko" esaten dugu.

Orain, begirada pertsonaren patuan jartzen dugu. Pertsonak bere patuaren aurrean duen jarreran dagoeneko zerbait aldatu dela konturatuko gara.

Bere patuari begiratzen diogu, "Bai guztia den bezala izateari" esateko gai izan arte. Gure baitan bildurik jarraitzen dugu, pertsonaren patuaren aurrean burua makurtuz.

Erretiratu egiten gara.

Agian, pertsona horrek gugandik zer behar duen edota guk eman beharreko hurrengo urratsari buruzko informazioren bat iritsiko zaigu.

Osasunera itzultzeko aukera ematen diguten baieztapenak

Petr Gariaev zientzialari errusiarraren aurkikuntzei esker, badakigu DNAren % 98ak (DNA ondulatorio deiturikoak), gainerako % 2aren gainean agintzen duela eta giza hizkuntzari erantzuten diola. Azken honek, DNA molekular deiturikoak, proteinak kodifikatzen ditu eta osasuna edo gaixotasunak eragingo dituzten geneak osatzen ditu. Gariaev-ek, giza hizkuntza bakarrik erabiliz, eraldaketa genetiko oso garrantzitsuak lortuz, gaixotasunak sendatu ahal izan zituen.

Orain, zure bizitzan hobetu nahi duzun zerbaiti (sintoma bati, aldarte bati...) begiratu, eta zure barruko gidariaren laguntzaz, osasunerako esaldi egokia aurkitzera gonbidatzen zaitut. Hainbat alderdi hartzen dituen esaldia izan daiteke: Zerbait handiagoarekin konexioa , Bakearekin, Baiespenarekin, Esker onarekin... eta, ondoren, sintoma sendatzea ahalbidetzen duen esaldia aurkitu.

Lehenengo esaldia, zure barruko gidariak beharrezkoa dela adierazten badizu bakarrik ahoskatzen da. Gogoratu soilena izango dela eraginkorrena. Hona hemen adibide batzuk:

"Zerbait handiagora irekitzen naiz" edo "Osasunera irekitzen naiz" edo "Bizitzara irekitzen naiz". "Bai, baietz esaten dut". "Dena den bezala eskertzen dut".

Eta jarraian, orain bizi nahi duzun hori laburbiltzen duen esaldia esaten duzu, modu labur eta sendoan. Adibidez: "Nire begiek dena ikusten dute", edo "Ni Bakea naiz", "Poztasuna naiz"...

Esaldi hau zure egungo hizkuntzan eta zure DNAren hizkuntza ohikonean ahoskatzen duzu (hau da, aurreko belaunaldiek hitz egin zuten hizkuntzan), DNA guztiak eskaera honekin, informazio berri honekin, durundatu dezan. Beraz, zure egungo hizkuntzan eta zure haurtzaroko edo zure gurasoen haurtzaroko hizkuntzan esan dezakezu.

Helburua baieztapen horiek minutu batean bost aldiz errepikatzea da, egunean bost aldiz. Adibidez, egunean zehar aktiboen zauden orduro.

 

Praktika

– Meditazio sakonean jartzen zara, modu neutroan, sentsaziorik gabe, sendatu nahi duzun hori sentitu gabe, guztiari irekita.

– Esaldia ozen ahoskatzen duzu, ausardiaz, astiro, bere eragina sentituz.

Segundo batzuk pasatzen utzi eta gero, esaldia errepikatzen duzu, ausardia eta entrega berarekin, hitz bakoitzean presentzia berarekin, baina oraingoan erdi ahotsean.

Hirugarrenean, esaldia xuxurlatzen duzu, honengan presentzia bera duzula.

Orain buruz esaten duzu, zure barruan.

Orain utzi buruari esaldia azken aldiz errepikatzen, automatikoki.

Eta orain utzi egiten duzu, beste zerbaitetan pentsatzen duzu.

Horrela, zure sustraiari hitz eginez, zure izatearen agindupean, DNA guztia, eraldaketa prestatuz, martxan jartzen da.

Batzuetan, zerbait larria bada, emaitzak luze jo dezake, eta beste batzuetan oso azkarra izan daiteke.

Seme-alabei laguntzeko

Zure lekuan jartzeko egiten duzun guztiak (Ni ni naiz ariketak, gurasoak hartzeak...) zuen seme-alabei ere euren lekua aurkitzen lagunduko die. Beraientzako Ni ni naiz ariketa egin dezakezu, hau da, bakoitzari zera esan: "Zu ... zara, ...ren eta ...ren semea/alaba". Zuen seme-alabak zure aurrean ikus ditzakezu: zaharrena ezkerrean egongo litzateke, haren ezkerrean bigarrena, gero hirugarrena... eta txikiena eskuinean, zure aurrean.

Aborturik izan bada, kronologikoki dagokion lekuan jartzen duzu, eta zuen seme-alaben barnean hartzen duzu. (Abortuak ariketan hauek nola barne hartu ditzakegun azaltzen dut).

Lehenik, zaharrenari zera esaten diozu: "Zu zara zaharrena. Eskerrik asko zure anai-arrebei bidea irekitzeagatik". Bigarrenari zera esaten diozu: "Zu bigarrena zara". Hirugarrenari: "Zu hirugarrena zara"... Eta guztiei, banan-banan, zera esan diezaiekezu: "Eskerrik asko nire semea/alaba izateagatik. Eskerrik asko zaren bezala izateagatik. Zure patua ondratzen dut".

Garrantzitsua da, halaber, noizean behin seme-alaba bakoitzari zera esatea (zure barruan): "Zugan zure aita/ama ikusten, maitatzen eta ondratzen dut", bere aita edo ama zure bihotzean hartuz.

Zein bide aukeratu?

Egilea: Brigitte Champetier de Ribes

Zein erabaki hartu ez dakigunean, sortzen zaizkigun aukerak ondo definitu ondoren, lurrean aukera bakoitzeko paper bat jar dezakegu.

Zure Heldu neutroan, oso zentratuta, aukera bakoitzaren gainean jartzen zara, aukera bakoitzetik sortuko den mugimenduari jarraitzeko. Batak besteak baino indar handiagoz eramango zaitu bizitzara. Minutu pare bat gelditu zaitez aukera bakoitzean, mugimendua eta informazioa ahalik eta osoenak izan daitezen.

Aukeraren izena paperean idatzita ikustea ona da, zure mugimendu bakoitza uler dezazun. Oso zentratuta bazaude, zure buruak ez du irudikapena manipulatuko. Ondo zentratuta ez zaudela sentitzen baduzu, paperak buruz behera jartzea gomendatzen dizut.

Aukera bakoitzerako iritsiko zaizun informazioa Eremuak zure hurrengo urratsa segurtasunez eman ahal izateko eskaini nahi dizun informazioa da.
Helburua hurrengo urratsa besterik ez da.

Afirmaciones que nos permiten volver a la salud

Gracias a los descubrimientos del científico ruso Petr Gariaev, sabemos que el 98% del ADN (el llamado ADN ondulatorio), que manda sobre el 2% restante (el ADN molecular, que codifica las proteínas y que  compone los genes que van a provocar la salud o las enfermedades) responde al lenguaje humano. Gariaev pudo sanar enfermedades hacia transformaciones genéticas sumamente importantes, solamente
con el lenguaje humano.

Te invito a mirar algo que quieras mejorar ahora (un síntoma, un estado de ánimo...), y a encontrar, con la ayuda de tu guía interior, la frase sanadora adecuada. Puede ser una frase que implique varios aspectos: conexión con Algo más grande, con la Paz, con el Asentimiento, con la Gratitud... y a continuación, la frase que permite sanar el síntoma.

La primera frase se pronuncia sólo si tu guía te indica que es necesaria. Recuerda que lo más sobrio va a ser lo más eficaz. Algunos ejemplos podrían ser:

"Me abro a Algo más grande" o "Me abro a la salud" o "Me abro a la vida". "Sí, asiento". "Agradezco todo como es".

Y a continuación dices la frase que resume lo que necesitas vivir ahora, de forma breve y contundente. Por ejemplo: "Mis ojos lo ven todo", o "Yo soy Paz", "Soy Alegría"...

Esta frase la pronuncias en tu idioma actual y en el idioma más común de tu ADN (es decir, en el idioma que fue hablado por las generaciones anteriores), para que todo el ADN resuene con esta petición, con esta nueva información. Puedes decirla, por tanto, en tu idioma actual y en el idioma de tu infancia o de la infancia de tus padres.

Se trata de repetir estas afirmaciones cinco veces durante un minuto, cinco veces al día. Puede ser, por ejemplo, cada hora en todo el periodo del día en el que estás más activo.

 

Práctica

- Te colocas en estado de meditación profunda, neutro, sin sensaciones, sin sentir eso que quieres sanar, abierto a todo.

- Pronuncias la frase una vez en voz alta, con determinación, sintiéndolo, lentamente.

Dejas pasar unos segundos, y repites la frase, con la misma determinación y entrega, la misma presencia en cada palabra, pero esta vez a media voz.

Y ahora, la tercera vez, susurras la frase, con la misma presencia en ella.

Ahora te la dices mentalmente, internamente.

Y ahora dejas que tu mente repita la frase una última vez, de forma automática.

Y ahora cortas, piensas en otra cosa.

De esta forma, hablando a tu raíz, al mando de tu ser, todo el ADN se pone en marcha, preparando la transformación.

A veces, si es algo grave, el resultado puede tardar mucho, y otras veces puede ser muy rápido.

Tomar a los padres

Tomar a la madre

Imaginas que te colocas frente a tu madre, a una distancia de 1,5-2 m.

Muy centrado, desde tu adulto, le miras a los ojos y decides verla en toda su grandeza de madre. A continuación, puedes decirle alguna de estas frases:

“Ahora te veo.
Gracias por ser mi madre.
Gracias por haberme dado la vida.
Gracias por ser exactamente como eres (o como fuiste)”.

Si lo sientes, puedes honrar a tu madre, inclinando la cabeza ante ella en señal de respeto. Quizás puedes arrodillarte ante ella, con la cabeza en el suelo y las palmas de tus manos mirando hacia arriba, o incluso tumbarte bocabajo (sobre todo, si le hiciste daño en algún momento).

 

Tomar al padre

Es el mismo ejercicio que ”Tomar a la madre” sólo que el final necesita un paso más. Después de honrarlo, lo que realmente necesita el padre es que su hijo o hija se gire hacia la vida y dé unos pasos hacia la vida.

Puedes repetir la frase: “Elijo la vida”, varias veces, con fuerza y determinación, en tu lengua materna.

Es mejor que estos ejercicios sean cortos, 10 minutos, no más. La interrupción dinamizará estas relaciones. Y se pueden retomar dejando pasar un mínimo de diez días. También es muy recomendable hacer seguidos los dos ejercicios, tomar a la madre y tomar al padre.

Es un ejercicio potente e importante. Tomar a los padres es un proceso largo de purificación, supone mucha renuncia del ego y es el punto de partida del desarrollo espiritual. Es muy útil repetir este ejercicio a menudo, dando cada vez nuevos pasos.

 

EKILORE Constelaciones Familiares
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.