NIRI BURUZ

Bizitzaren zerbitzura

Amaia Arce Zubeldia naiz, erizaina, Reiki maisua, Yoga irakaslea, Soinu-terapeuta, Sintergetika, Noesiterapeuta, Familia Konstelazio Berrietan Espezialista… eta, ororen gainetik, etengabeko eraldaketa prozesuan bizi den gizaki soila baino ez naiz.

2014an lehen aldiz Brigitte Champetier de Ribes-ek (Bert Hellinger-en ikasle zuzena eta konstelazio-arloan munduko erreferente nagusienetarikoak) emandako Familia Konstelazio ikastaro batean parte hartu nuen. Harrezkero, nire bizitza pixkanaka eraldatu egin da, eta denboraren poderioz familia-konstelazioak ezagutzen ditudan sendatzeko baliabide eraginkorrenetarikoak izateaz gain, norberaren ezagutzarako eta garapen pertsonalerako bide bat, eta bizitzeko modu bat direla sentitu ahal izan dut.

2019an Familia Konstelazioak niregana hurbiltzen direnen eskura jartzea erabakitzen dut, eta familia-konstelatzaile gisa lanean hasten naiz, bizitzaren zerbitzura.

2022an “Instituto de Constelaciones Familiares Brigitte Champetier de Ribes” Konstelatzaile-taldearen parte izateko ohorea jasotzen dut, eta 2023an INSCONSFAko Homologatutako Trebatzaile bilakatzen naiz, Familia Konstelazio Berrietan formakuntza ikastaroak emanez.

Nire trebakuntza eta jarduera profesionalari buruzko xehetasunak ezagutu nahi badituzu, nire LinkedIn-eko profila hemen kontsultatu dezakezu.