Istripuak, urteurren datak, memoria duten lekuak. ONLINE. Familia Konstelazioak
Istripuak, urteurren datak, memoria duten lekuak. ONLINE

Istripu orok, haundi edo txiki, pertsonari bere bizitzan zerbait aldatzea eskatzen dio. Istripua zenbat eta larriagoa izan, orduan eta handiagoa da bizitza eskatzen aire zaigun aldaketa. Istripua moztu, birbideratu, berretsi edota onartu behar dugun horren metafora da. Konpondu gabeko gatazka aurreko hilabeteetan gerta izan daiteke, istripua izan duen atala ahulduz. Eta istripuak gatazka konpontzeko premia azpimarratzen du.

Bestalde, urteurren datak eta tragedia handiak gertatu izan ziren lekuak oroitzapen gisa gordetzen dira, eta mende batzuen ondoren ere, errepikapen tragikoak eragiten dituzte. Era berean, amaitu gabeko gertaerek errepikapena bilatzen dute, ondorengo batek fenomenoa itxi arte.

Ildo horretan, Familia Konstelazioak iragana baketzeko tresna gisa agertu dira. Atxikitzen gaituen hori askatu eta iragana jaregitea lortzen dugunean, berriz ere erabat bizitzan egon gaitezke, askatu berri dugunak urrunetik bermatzen gaituela.

✔ Teoria eta praktika batzen dituen tailer hau bere garapen pertsonalean interesa duen pertsona orori irekia dago.

45 €

Tailerrari buruzko informazioa

  • ONLINE tailerra
  • Data: Azaroak 18
  • Ordutegia: 16:30 - 20:00
  • Prezioa: 45€
  • Bideratzailea: Amaia Arce Zubeldia
    Familia Konstelazio Berrietan Espezialista.
    INSCONSFAk Homologatutako Trebatzailea.
  • Tailer honek Familia Konstelazioetan Espezialista formakuntzarako balio du.

 

Tailerraren dinamika

Meditazioak, ariketa sistemikoak eta gaiari buruzko familia konstelazioak egingo ditugu, erresonantziaz gutako bakoitzak gure bizitzako momentu honetan behar duena sendatuko duelarik.

 

Izen-ematea

✔ Behin izen-ematea ordaindu eta gero, tailerrean parte hartzeko behar duzun informazio guztia (apunteak eta bertara sartzeko esteka barne) zure posta elektronikoan jasoko duzu.
✔ Edozein zalantza izanez gero, 699 79 73 88 telefono zenbakira hots eginez edo  helbidera mezu elektroniko bat idatziz gurekin harremanetan jar zaitezke.

Zure zerbitzura gaude.

EKILORE Constelaciones Familiares
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.