Arazo mentalek errealitatetik deskonektatu garela erakusten digute. Maila sistemikoan, horretarako bi arrazoi aurkituko ditugu: batetik, aita gutxienez bi belaunaldiz baztertua izan dela ikusiko dugu; eta, bestetik, gaixoa gutxienez bi belaunaldiz sekretu, krimen edo bazterkeriarekin lotuta dagoela.
Teoria eta praktika batzen dituen tailer honek buruko gaitza hobeto ulertzeko aukera emango digu, modu honetan gaixoarenganako errespetu sakona biziz, hau bere familia-sistemaren eta gizateriaren adiskidetzearen zerbitzura baitago. Krimen sekretua ondratzea eta familian maskulinoaren duintasuna berreskuratzea izango dira orekara itzultzeko dinamika nagusiak.
Tailerra bere garapen pertsonalean interesa duen pertsona orori irekia dago, eta buruko nahasmenduren bat duten pertsonentzat, haien senide eta zaintzaileentzat, gurasoentzat, hezitzaileentzat eta osasun profesionalentzat (medikuak, erizainak, psikologoak, terapeutak, albaitariak) bereziki aproposa da.
45 €
Tailerrari buruzko informazioa
- ONLINE tailerra
- Data: Urriak 23
- Ordutegia: 16:30 - 20:00
- Prezioa: 45€
- Bideratzailea: Amaia Arce Zubeldia
Familia Konstelazio Berrietan Espezialista.
INSCONSFAk Homologatutako Trebatzailea. - Tailer honek Familia Konstelazioetan Espezialista formakuntzarako balio du.
Tailerraren dinamika
Meditazioak, ariketa sistemikoak eta gaiari buruzko familia konstelazioak egingo ditugu, erresonantziaz gutako bakoitzak gure bizitzako momentu honetan behar duena sendatuko duelarik.
Izen-ematea
✔ Behin izen-ematea ordaindu eta gero, tailerrean parte hartzeko behar duzun informazio guztia (apunteak eta bertara sartzeko esteka barne) zure posta elektronikoan jasoko duzu.
✔ Edozein zalantza izanez gero, 699 79 73 88 telefono zenbakira hots eginez edo
helbidera mezu elektroniko bat idatziz gurekin harremanetan jar zaitezke.
Zure zerbitzura gaude.
Hau ere interesatu dakizuke



