✔ Teoria eta praktika batzen dituen tailer hau bere garapen pertsonalean interesa duen pertsona orori irekia dago.
✔ Transakzio Analisiak pertsonaren bizitza erabat eraldatzen du.
Tailer honetan gure harremanetan modu inkontzientean bizitzen ditugun manipulazio-jokoak ezagutuko ditugu. “Bik ez dute jokatzen batek nahi ez badu” printzipiotik abiatuta, gure joera nagusia zein den ikusiko dugu: Biktima, Salbatzailea edo Jazarlea. Behin gure erantzukizuna onartuta, joko horietatik (non denok galtzaile suertatzen garen) ateratzeko modua ikasiko dugu.
45 €
Tailerrari buruzko informazioa
- ONLINE tailerra
- Data: Uztailak 22
- Ordutegia: 16:30 - 20:00
- Prezioa: 45€
- Bideratzailea: Amaia Arce Zubeldia
Familia Konstelazio Berrietan Espezialista.
INSCONSFAk Homologatutako Trebatzailea. - Familia Konstelazioetan Espezialista formakuntzarako nahitaezko tailerra.
Tailerraren dinamika
Meditazioak, ariketa sistemikoak eta gaiari buruzko familia konstelazioak egingo ditugu, erresonantziaz gutako bakoitzak gure bizitzako momentu honetan behar duena sendatuko duelarik.
Izen-ematea
✔ Behin izen-ematea ordaindu eta gero, tailerrean parte hartzeko behar duzun informazio guztia (apunteak eta bertara sartzeko esteka barne) zure posta elektronikoan jasoko duzu.
✔ Edozein zalantza izanez gero, 699 79 73 88 telefono zenbakira hots eginez edo
helbidera mezu elektroniko bat idatziz gurekin harremanetan jar zaitezke.
Zure zerbitzura gaude.
Hau ere interesatu dakizuke



