✔ Teoria eta praktika batzen dituen tailer honetan, Bert Hellingerrek 2003an deskribatu zituen laguntzarako 5 indarretan sakonduko dugu. Laguntza hori nondik eskaintzen edo jasotzen dugun ezagutu ahal izango dugu, eta oreka, errespetu eta maitasunean oinarritutako laguntza-harremana sortu ahal izango dugu. Laguntza horrela bakarrik izango da eraginkorra eta guztiontzat ona, bai laguntza jasotzen duenarentzat, bai laguntzailearentzat.
✔ Tailerra bere garapen pertsonalean interesa duen pertsona orori irekia dago, eta laguntza profesionalean aritzen diren pertsonentzat bereziki aproposa da: psikologoak, terapeutak, irakasleak, osasun-langileak, hezitzaileak, zaintzaileak, gizarte-langileak…
75 €
Tailerrari buruzko informazioa
- ONLINE tailerra
- Data: Maiatzak 22 eta 23
- Ordutegia: 16:30 - 20:00
- Prezioa: 75€
- Bideratzailea: Amaia Arce Zubeldia
Familia Konstelazio Berrietan Espezialista.
INSCONSFAk Homologatutako Trebatzailea. - Familia Konstelazioetan Espezialista formakuntzarako nahitaezko tailerra.
- "Konstelatzen hasi" eta "Konstelatzeko Gaitasuna" gaiei dagozkien orduak osatzeko balio du.
Tailerraren dinamika
Meditazioak, ariketa sistemikoak eta gaiari buruzko familia konstelazioak egingo ditugu, erresonantziaz gutako bakoitzak gure bizitzako momentu honetan behar duena sendatuko duelarik.
Izen-ematea
✔ Behin izen-ematea ordaindu eta gero, tailerrean parte hartzeko behar duzun informazio guztia (apunteak eta bertara sartzeko esteka barne) zure posta elektronikoan jasoko duzu.
✔ Edozein zalantza izanez gero, 699 79 73 88 telefono zenbakira hots eginez edo
helbidera mezu elektroniko bat idatziz gurekin harremanetan jar zaitezke.
Zure zerbitzura gaude.
Hau ere interesatu dakizuke



